Orbital molekularren teoria

Orbital molekularren (OM) teoria elektroiak ondoan dauden atomoen arteko lotura bakar bati egokituta egon beharrean, molekula guztiaren nukleo atomikoen eraginpean mugitzen direla adierazten duen hurbilketa da. Hurbilketa honen arabera, atomoen izaera galdu egiten da molekularen izaeraren barruan. Hurbilketa hau lotura kimikoa determinatzeko erabiltzen da.[1] Molekulen propietate espazial eta elektronikoak mekanika kuantikoari esker daude antolatuta, eta horrela, teoria honen arabera molekuletan osatzen diren orbitalak molekula osoan zehar delokalizatuta daude, eta ez lokalizatuta bi atomoen artean balentzia lotura (BL) teorian bezala.

Orbital atomikoek atomo bati dagozkion elektroiak deskribatzen dituzten bitartean, orbital molekularrek, molekula batean dauden elektroiak deskribatuko dituzte, goian aipatu bezala, molekula guztian zehar delokalizatuta egon daitezkeelarik. Orbital molekularren teoriak, XX. mendearen hasieran proposatua izan zena, loturen ikerketa goitik behera aldatu zuen lotutako elektroien posizioak -orbital molekularrak- orbital atomikoen konbinazio lineal bezala aurkeztu zituenean (LCAO).

  1. Daintith, J. (2004). Oxford Dictionary of Chemistry. New York: Oxford University Press. ISBN 0-19-860918-3.

Developed by StudentB